Lortu zuen azkenean. Ezeri beldurrik ez izatea. Beldur guztiak gainditu zituen.
Baina ez, ez zituen gainditu, akabatu egin zituen beldurrak, banan-bana. Beldur bakoitza zeraman arimaren zatitxoa akabatuz akabatu zituen beldur guztiak. Eta hala geratu zen gizarajoa arimarik gabe. Erraiak erabat gogortuta, ez beldurrik ez desiorik sentitzeko gaitasunik gabe. Ezer ez sentitzearen beldurrik ere ez zuen eta, hala, hildako ibiltari bihurtu zen.
Ze pasa zaiok honi? galdetzen zuten ingurukoek. 'Maiteminak jota zegok', zioten batzuek edo 'Buruarekin bainera-ertza jo eta erabat zoratu duk'.
Kontuak kontu, automata bihurtu zen mutil hura, oraindik ia amodiorik dastatu ez zuen gizarajo hura. Eta hala jarraitu zuen bere gorputzak, urte luzez arimaren motorrik gabe ibili zenak, ibilitzeari utziko ziola erabaki zuen arte.
Lo consiguió al final. No tener miedo a nada. Había superado todos sus miedos.
Pero no, no los había superado, los había eliminado uno por uno. Los había eliminado matando la parte del alma que contenía cada uno de ellos. Y así perdió su alma el pobre desdichado. Con las entrañas totalmente endurecidas, no tenía ya capacidad alguna de sentir miedo o deseo. De hecho, no temía ni la falta de sentimiento y, de esa manera, se convirtió en un muerto viviente.
¿Y a éste qué le ha pasado? preguntaba la gente a su alrededor. 'Está enamorado', decían algunos, o 'Se ha dado con la cabeza contra la esquina de la bañera y se ha quedado tonto'.
Sea como sea, aquel chico se convirtió en autómata, aquel joven infeliz que apenas había probado el amor. Y así continuó hasta que su cuerpo, que había funcionado durante años sin el motor de alma, decidió que iba a parar de caminar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario